'Historia, artea eta jaia uztartu ditut kartela osatzeko'

Anboto 2011ko ira. 2a, 15:07

Lola Gomez berriztarraren irudiak islatuko ditu aurtengo sanfaustoak. Durangoko kartelean herriko historia eta arte \'aberatsa\' jai giroagaz batu gura izan ditu.

Lola Gomez berriztarraren irudiak islatuko ditu aurtengo sanfaustoak. Durangoko kartelean herriko historia eta arte “aberatsa” jai giroagaz batu gura izan ditu.


Guztira 26 kartel aurkeztu dira lehiaketara eta horietatik hiru-lauk boto asko eskuratu dituzte eta lehia gogorra izan da (herritarrek Udaleko webgunean bozkatzeko aukera izan dute). Botorik gehien Belen Gomez berriztarraren kartelak lortu ditu: “Durangok ondare aberatsa du bai monumentoei, bai eraikinei dagokionez. Horiek jai giroagaz batu gura izan ditut”, azaldu du.


Kartelean Andra Mariako portikoa agertu zedin nahi izan du: “Santa Anako arkua askotan agertzen da eta Andra Mariako portikoa ere jaiateko beste toki esanguratsu bat dela uste dut. Horregatik gura nuen irudia toki horretan oinarritzea”. Irudiak Zezenak Dira ekimenaren une  bat islatzen du, bigantxa bere zai dauden lagunei begira dagoela. Goitik behera idatzita dagoen  ‘Durango’ berbako letra bakoitzaren barruan Durangon esanguratsuak diren eraikineko irudiak sartu ditu: Santa Anako arkua, udaletxeko fresko-pintura, Kurutziagako kurutzea, Tabirako San Pedro eliza, Mikeldiko idolo…


Gomez oraintsu hasi da kartel lehiaketetan parte hartzen eta oraingoz emaitza oso onak lortu ditu. Ekain amaierako San Pedro eta Santa Isabel jaietan herriko kartelik onenaren saria eskuratu zuen aurkezten zen lehenengo aldian. Durangon sari nagusia irabazi du.


1998an utzi zuen disenu grafikoaren mundua moda munduan kontzentratzeko. Orain urte gutxi Eusko Jaurlaritzaren beka bat aprobetxatuz diseinu grafikoa ikasteari ekin zion Deusteon eta harrezkero ez du utzi.

\"\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!