Sanfaustoetako lehiaketako kartelei botoa emateko aukera

Anboto 2011ko ira. 2a, 09:45

Urrian ospatuko diren Sanfausto jaiak iragartzeko kartel bila dabil Durangoko Udala. Horretarako herritarren iritzia ere kontuan hartuko du

Urrian ospatuko diren Sanfausto jaiak iragartzeko kartel bila dabil Durangoko Udala. Horretarako herritarren iritzia ere kontuan hartuko du.

Izan ere, kartel lehiaketako bost kartel finalistak webgunean daude ikusgai (www.durango-udala.net) eta herritarrek kartel gustukoenari botoa emateko aukera eskaintzen dute bertan.

 

Kartelak jaietako hainbat ekimenen erakusgarri dira –zezen-suzkorena, besteak beste– baita hainbat mezu zabaltzeko bide ere – Jai parekideen aldeko mezuagaz osatu du kartela.
Hain zuzen ere, hauek dira Durangoko webgunean ikusi eta bozkatu daitezkeen kartelen izenburuak: Dastatu festak, Itin, Jai parekideen alde, Prest al zaudete eta Pum!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!