Neanderthal sasoiko gizakiaren gaineko erakusketa ikusgai

Anboto 2011ko abu. 31a, 10:21

Zapatuan eta domekan Izotz-aroko gizon neanderthalari buruzko erakusketa ikusgai egongo da Landako Gunean.

Zapatuan eta domekan Izotz-aroko gizon neanderthalari buruzko erakusketa ikusgai egongo da Landako Gunean. 1.300 metro karratutan sasoi hartako gizakia zelan bizi zen jakiteko moduan egongo da hainbat euskarriren bidez; imagina animatuak, muntaia entzungarriak, panel informatiboak, eguneroko bizitzan erabiltzen zituzten objetuen bildumak…

 

Erakusketan Izotz-aroan existitu ziren animalien (mamuta, hartza…) tamaina errealeko maketak ere egongo dira. Muntaia berean, baina beste erakusketa baten moduan antolatuta bisitariak dinosaurioen maketak (T-Rex, Triceratops…) ere ikusi ahalko ditu.

\"\"

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

Erakusketa 11:00etatik 21:00etara egongo da zabalik eta  sarrera 9 euro da helduentzako eta 6 euro 3-12 urte arteko gaztetxoentzako.

 

 


Belgikar baten ekimena
Orain 10 urte, Dirck Claesen artista plastikoak sustatu zuen proiektu hau. Bere asmoa, dibertsioaz gainera, heziketarako ere baliagarria  izango den erakusketa informatibo-ludikoa antolatzea izan zen. Belgikan eta Frantzian arrakasta handia izan du ekimenak.     

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

\"\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!