12 urteko haurrak bizikletaren kontrola galdu zuen, eta jausterakoan buruan hartutako kolpearen ondorioz hil zen.
Zapatuan, iluntzeko 20:30ak bueltan jazo zen ezbeharra. Durangoko umea bere lagun bategaz zihoan bizikletaz, eta aldapa handiko bide baten izan zuen istripua. Antza denez, estropozu egin, kontrola galdu eta erori egin zen durangarra. Anbulantzia bat bertaratu zen eta bi orduz erreanimatzen saiatu ziren. Egonkortzea lortu eta ospitalera eroan zuten, baina koma egoeran izan ostean ordu batzuetara hil zen.
Omenezko hileta elizkizuna bihar izango da 19:00etan, Durangoko Uribarriko Andra Mariaren basilikan.