Zapatuetako azoka bultzatzeko konpromisoa hartu dute

Anboto 2011ko uzt. 21a, 08:20

Aralarrek eta Bilduk mozioa aurkeztu dute merkatuaren ordenantza eguneratzeko eta PERCO mahaian azokako saltzaileak egon daitezela eskatzeko. Aho batez onartu dute proposamena.

Aralarrek eta Bilduk mozioa aurkeztu dute merkatuaren ordenantza eguneratzeko eta PERCO mahaian azokako saltzaileak egon daitezela eskatzeko. Aho batez onartu dute proposamena.

Merkatu plazan jarduten duten nekazariek arinago salatu izan dutenez, zapatuko azokako araudia ez da betetzen. Ordenantza aztertu eta nekazarien jarduna bultzatzeko mozioa sartu dute udaletxean Aralarrek eta Bilduk. Ordenantza 1986tik dago martxan, eta Aralarreko Dani Maeztuk azaldu duenez, "araudiaren arabera bertoko produktuak saldu beharko lirateke, eta denetik saltzen da". Bilduko Urdaspal Bolinagak zehaztu duenez, "saltoki handietan erositako produktuak saltzen dituzte batzuek". Saltoki horiek gainera, hein baten, sektorean kalteak eragin dituztela gogoratu du Bolinagak.

Mozioan proposatu dutena zera da: zapatuko azoka arautzen duen ordenantza eguneratzea eta araudi hori betetzeko baliabideak ematea; azokako ekoizle eta saltzaileak herriko merkataritza bultzatzeko PERCO mahaian sartzea, eta PERCOn ekintza plan bat sortzea merkatu hori bultzatzeko.

Alderdi guztiek aldeko botoa eman diote mozioari. PSE-EEko Pilar Rios produktu motak arautu eta Durangoko baserritarrei lehentasuna ematearen alde agertu da. EAJko Goiztidi Diazek, berriz, bere alderdiak ekimena pozik hartu duela esan du: "hauteskunde programan esaten genuen sustatu beharreko egitasmoa dela".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!