Joan zen martitzenean egin zuen familiak bere desagerpenaren salaketa, eta zapatuan aurkitu zuen laketontzi batek uretan.
Alakanteko Guardia Zibilaren ordezkaritzak adierazi digunez, zapatuan laketontzi baten abisua jaso zuten, 10:00ak aldera gorpu bat aurkitu zutela esanez. Jaso eta gero, iluntzean, identifikazioa egin zuten eta desgartuta zegoen emakumearen gorpua zela konfirmatu zuten. Ez zuen indarkeria arrastorik.
Oporretan zegoen 42 urteko durangarra Benidormen. Gaur egingo dute autopsia.