Durangaldeko M15 mugimenduak protesta ekintza egin du gaur, uztailak 15, Durangon Santander eta BBVA banketxeetan. Armen inbertsioa salatzeko, banku barruetara sartu dira, eta euren mezuagaz billeteak banatu dituzte.
Banketxetara sartu eta besoak altxatuta bertan zeudela adierazi eta gero arma-trafikoaren finantzaketaren kontrako mezua zuten billeteak banatu dituzte M15 mugimenduko kideek. Bizkaiko hainbat herritan egin dute protesta ekitaldia arma-trafikoaren finantziaketaren kontra eta etxe hipotaketuekin daramaten politikaren kontra.