PSE-EEren alde egingo du Bilduk Amankomunazgorako

Anboto 2011ko uzt. 14a, 08:31

Udalak eratu eta gero, laster Amankomunazgoa eratzeko ordua izango da. Bilduk 13 ordezkari edukiko ditu, EAJk 11, Abadiñoko Independenteek 2 eta PSE-EEk 1.Laster erakundeko gobernu batzordean nor egongo den erabakiko dute

 

Durangoko Bilduk gobernu batzorde horretarako PSE-EEko Fernando Castilloren alde bozkatuko duela adierazi du; bera da Amankomunazgoan alderdi sozialistak duen ordezkari bakarra. Horrela, “amankomunazgoan ordezkaritza duten indar guztiek gutxienez gobernu batzordean kide bat” edukitzea bermatu gura dutela adierazi du koaliziokideek.

Udalak eratu eta gero, laster Amankomunazgoa eratzeko ordua izango da. Bilduk 13 ordezkari edukiko ditu, EAJk 11, Abadiñoko Independenteek 2 eta PSE-EEk 1.Laster erakundeko gobernu batzordean nor egongo den erabakiko dute.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!