Lege judizialetik jo dute ONAko aurrejubilatuek

Anboto 2011ko uzt. 8a, 14:06

Aurrejubilazioa ordaintzen izan dien aseguru etxeak porrot egin eta gero soldata barik daude, eta ONAko zuzendaritzari zorra ordaintzeko eskatu diote. Egoeraren aurrean \"biluzik\" daudela eta, salaketa sartu dute epaitegietan. Gaur elkarretaratzea egin dute Ezkurdi plazan.

Aurrejubilazioa ordaintzen izan dien aseguru etxeak porrot egin eta gero soldata barik daude, eta ONAko zuzendaritzari zorra ordaintzeko eskatu diote. Egoeraren aurrean "biluzik" daudela eta, salaketa sartu dute epaitegietan. Gaur elkarretaratzea egin dute Ezkurdi plazan.

Orain arte enpresak proposatutako neurriekin "eskubide barik" geratuko liratekeela uste dute diru sari barik geratu diren ONAko prejubilatuek.  "Negoaziazioetan eurei erantzukizunik ez eskatzea dioen paper bat aurkeztu digute, eta hori ez da garbia", azaldu du euretako batek, Roberto Bereziartuak. Urtarriletik, ordainsaria ordaintzen zieten Belgikako Apra Leven aseguru-etxeak ez diete dirurik eman, likidazio egoeran dagoelako.

Egoera konpontzeko ONAko zuzendaritzari zorra aurreratzeko eskatzen dabiltza azken hileotan auziagatik kaltetuta dauden zortzi aurrejubilatuak. Gizarte segurantza ordaintzen jarraitzen dutela adierazi dute komunikabideen aurrean. Zuzendaritzagaz berbetan hasi zirenean "ez arduratzeko" esan zietela azaldu du Pedro Mari Canalesek: "ordainduko zigutela esan ziguten, eta gero, berriz, eurek ordaindu beharrekoa ordaindu zietela aseguru-etxekoei".

Ordutik negoziaziorako hainbat batzar izan dituzte baina ez dute akordiorik lortu. Datorren martitzenean dute hurrengo batzarra. Kaltetutako zortzi aurrejubilatuek elkarretaratzeak egin dituzte hainbat lankide eta lagunek lagunduta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!