Babeseko 170 etxe zozkatuta San Roken

Anboto 2011ko uzt. 7a, 13:07

Atzo egin zuten zozketa; salmentarako 144 etxe eta alokairurako 26 zozkatu dituzte

Atzo egin zuten zozketa; salmentarako 144 etxe eta alokairurako 26 zozkatu dituzte.

Zozketako emaitzak www.etxebide.info web gunean daude honezkero. San Roke auzoan eraikitzen hasiko diren etxebizitzak zozkatu dituzte. Guztira, 170 etxebizitza zozkatu dituzte; 144 salmentarako eta 26 alokairurako.

 

Landako polikiroldegian egindako zozketara 200 pertsona inguru gerturatu zen emaitzak bertatik bertara ezagutzeko.

 

Eraikitze lanak
Salmentarako 144 etxebizitzak saihesbiderantz doan errepide alboan eraikiko dituzte. Bloke simetriko bi izango dira eta urtearen hirugarren hiruhilekoan hasiko dituzte beharrak. Horrela aurreratu du Visesa Eusko Jaurlaritzaren etxebizitza eta lurren erakunde publikoak.

 

Alokairuko 26 etxebizitzak, berriz, Aramotzen eraikiko dituzte, Eroski supermerkatuaren alboan . 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!