Diru-laguntzei buruzko argibide eske

Anboto 2011ko uzt. 5a, 08:42

Merkatariek egindako kontsultak hirukoiztu egin dira azken hiruhilabetekoan. Denbora tarte horretan eskatutako argibideak 2010ean planteatutako guztiak gailendu ditu. Horrela jakin eragin du +dendak merkatari elkarteak. Gehienak diru-laguntzei buruzkoak eta beharrezko tramiteei buruzkoak (merkealdiaren eskaria, erreklamazio-liburua eskura jartzea...)

Merkatariek egindako kontsultak hirukoiztu egin dira azken hiruhilabetekoan. Denbora tarte horretan eskatutako argibideak  2010ean planteatutako guztiak gailendu ditu. Horrela jakin eragin du +dendak merkatari elkarteak. Gehienak diru-laguntzei buruzkoak eta beharrezko tramiteei buruzkoak (merkealdiaren eskaria, erreklamazio-liburua eskura jartzea...).

 

+Dendak merkatari elkartea kudeatzen duen Durangoko Komertzioaren Dinamizazio Bulegoak 58 kontsulta jaso zituen 2010eko apiriletik ekainera bitartean; aurten, denbora tarte horretan, 171 eskari izan dituzte, jakin eragin dutenez. Iazko urte osoan 146 kontsulta batu ziren. Beraz, azken hiruhileko honetan, iazko urte osoan baino kontsulta gehiago  jaso dituzte.

+dendak merkatari elkarteko merkatariek (197 bazkide dira, Durango, Abadiño eta Iurretakoak) zein bazkide ez diren Durangaldeko merkatariek egin dituzte kontsultak, eta gehienak diru-laguntzei buruzkoak eta beharrezko tramiteei buruzkoak izan dira, hala nola, merkealdiaren eskariak, erreklamazio-liburua eskura jartzea...

Durangoko Komertzioaren Dinamizazio Bulegoko arduradunek argitu dutenez, azken urtean bultzatu den komertzioei zuzendutako laguntzei buruzko informazio kanpainak eragin du kontsulta igoera hori: "Batetik,  dauden diru-laguntzei buruzko interes gehiago agertu dute merkatari eta ostalariek krisi egoeraren eraginez, eta, bestetik, urtero zerbitzu berriak eskaitzen ditugu: esaterako, Duranglo Txartela edo Erosketa Taldearen sorrera". Horrez gainera, merkatarien konfidantza hobetu izanak ere eragin du kontsulta igoera hori, azaldu dutenez: "2010ean +dendak elkarteak egindako komunikazio lan handiari esker, langileak kontratatzerako orduan, diru-laguntzen tramitazioan edo jarduera ekonomikoaren garapenean sortutako edozein dudaren aurrean, elkartera jotzen dute bazkideek lehenengo eta behin".

 

Durangaldeko eta Ermuko komertzioari iformazioa eta doako aholkularitza eskaintzeaz gainera, +dendak elkarteko bazkideei zerbitzu zehatzak eskaintzen ditu Durangoko Komertzioaren Dinamizazio Bulegoak:diru-laguntzak eskatzeko tramitazioa bideratzen da, enplegu eskaintzak eta kexak aurkezten dituzte...

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!