Artekalen okupatutako etxea dela-eta Hirigintza batzordea batzeko eskatu du PSE-EEk

Anboto 2011ko uzt. 3a, 08:32

\'Keroseno usain handia\' dagoela eta auzokideak kexatu egin direla azaldu dute sozialistek. \'Egurrezko egitura daukan etxea erretzeko arriskua\' egon daitekeela uste dute.

"Keroseno usain handia" dagoela eta auzokideak kexatu egin direla azaldu dute sozialistek. "Egurrezko egitura daukan etxea erretzeko arriskua" egon daitekeela uste dute.

 

Hirigintza batzordea urgentziaz batzeko eskatu du Durangoko PSE-EEk, Artekaleko hainbat auzokideen kexen ondoren. Artekalen okupatuta dagoen etxe inguruan "keroseno usain handia" dagoela adierazi dute auzokide horiek, sozialisten esanetan, eta "egoeraren aurrean udalak neurriak hartzea urgentea" dela iritzi dio Pilar Rios zinegotziak.

 

Riosek egoera "arriskutsua" izan daitekeela, eta "ezbehar bat saihesteko" neurriak hartu beharko liratekeela adierazi du Riosek. 2010eko irailean egindako azterketa baten eraikinaren egoera "oso arriskutsua" zela ondorioztatu zela gogoratu du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!