Ordaindu behar zien aseguru-etxea porrot egoeran dago, eta urtarriletik ez dute kobratu.
Aurrejubilazio kontratua 2008an sinatu zuten ONAko zortzi langilek ez dute jaso beharreko dirua jaso azken sei hileetan. Legeak arautzen duenez, aseguru-etxe bat arduratu da ordura arte diru hori ordaintzeaz, baina aurtengo urtarriletik kiebra egoeran dago.
Belgikako Apra Leven NV aseguru-etxea da momentu honetan likidazioan dagoena. Hainbat enpresa eta erakundegaz behar egin du aseguru-etxe horrek, eta 3.000 aurrejubilatu daude ONAko zortzi aurrejubilatuen egoera berean.
Aurrejubilatuek ONAko zuzendaritzari zor zaiena ordaintzeko eskatu diote, eta asteotan elkarretaratzeak egin dituzte horretarako. Euren berbetan, "Onak ordainketa ziurtatu zuen eurekin sinatutako kontratuan". ONAko zuzendaritzak zorra aseguru-etxeak ordaindu behar duela adierazi du, eta eurek aseguru-etxeari “ordaindu beharrekoa” ordaindu ziotela.