Motorzaleek Euskal Harley jaia egingo dute asteburuan

Anboto 2011ko uzt. 1a, 08:25

Nazioartetik etorritako 300 lagun inguru batuko da asteburuko ekitaldietan

Nazioartetik etorritako 300 lagun inguru batuko da asteburuko ekitaldietan.


Durango eta bere inguruetara motor hotsa helduko da gaur. Izan ere, Euskal Harley motorzaleen jaiak hirugarren edizioa ospatuko du asteburuan.  Motorzaleen bilgunea Landako gunea izango da, eta bertan erakusketak, motor transformatzaileak, aerografia, jolasak,  kontzertuak... izango dituzte.

 

Landakoko ekitaldiez gainera, Durangoko kaleetan zabalduko da jaia. Zapatuan, esaterako, 20:00etan motorragaz akrobaziak egingo dituzte Ezkurdiko plazan; 22:00etan, berriz, antortxekin egingo dute ibilbidea herrian, hildako motorzaleen omenez. Zapatuan Urkiola eta Arratian zehar ibilbidea egingo dute, eta domekan, berriz, Arrazolara joango dira.

 

Motorrak, nork bere gustura


Urtero legez, motorrak eraldatzen dituztenen erakustaldia egingo dute Landakon.  Gainera, eraldatzaileek urteroko batzarra egingo dute. Pinturagaz, aerografia teknikagaz behar egiten duen Juan Azurmendi durangarra ere egongo da Euskal Harleyn.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!