Udako Dantzaldiekin hasiko dira, gaur, Ezkurdin. Udaleko Adineko Sailaren eskutik antolatu dituzte eta irailaren 24a bitartean egongo dira.
Esan bezala Ezkurdi plazan egingo dituzte, ohi legez, eta gaur hasita domekero egongo da hitzordua jarrita: 19:00etatik 21:00etara alaituko dituzte dantzaldiok hainbat orkestrek. Euri eginez gero, Merkatu Plazan izango dute babesleku. Horrela jakin eragin dute udal arduradunek.