Parte hartze politikoaren aurkako 'eraso larria' salatu du Aralarrek

Anboto 2011ko eka. 30a, 10:53

Osoko bilkuretan parte hartzeen denbora murrizteko hartutako erabakia \'parte hartze politikoaren eraso larritzat\' jo du Aralarrek. Talde politiko bakotxak bost minutu izango ditu hitza hartzeko lehenengo txandan

Osoko bilkuretan parte hartzeen denbora murrizteko hartutako erabakia "parte hartze politikoaren eraso larritzat" jo du Aralarrek. Talde politiko bakotxak bost minutu izango ditu hitza hartzeko lehenengo txandan.

 

Aitziber Irigoras alkateak hartutako azken erabaki hori gogor kritikatu du Aralarrek.: "Parte hartze politikoaren aurkako eraso larria da hori, parte hartzearen organo gorena den osoko bilkuretan hitza hartzeko denbora mugatu gura izatea".

 

Erabaki hori aldatzea eskatu dio alkateari Aralarrek. Era berean, "benetan udaletxeko parte hartzea arautzeko erabakia mantenduz gero, parte hartzearen funtzionamendua bere osotasunean arautu dezala"  eskatu dio. Ohar baten bitartez argitu dutenez, "talde politikoek informazioa eskuratzeko duten eskubidea arautu eta bete dezake,  alegia, legeak dioen legez, bost eguneko epearen barruan talde politikoek eskatzen duten informazioa eskuragarri jartzea bermatu dezake". Aurreko legealdian, puntu hori "behin eta berriro ez betetzea" egotzi dio Aralarrek alkateari. Gaineratu dutenez bide judizialera ere jo behar izan du Aralarrek kasuren batean, "eta urte bi itxaron behar izan dugu eskatutako informazioa  lortzeko".

 

PP eta PSE-EEren onespenagaz
Irigorasek parte hartze politikoa nola ikusten duenaren"eredugarri" da hartutako erabakia Aralarren berbetan: "Parte hartzea murrizteko eta mugatzeko hartu da eta ez parte hartzea errazteko". Erabakiak PP eta PSE-EEren onespena jaso izanari ere " oso larria" deritze. "Erabakia talde bion kontra doa-eta. Izan ere, talde biok, oposizioan dauden arren, osoko bilkuretan duten parte hartzea laburtzea onartu dute".

 

Hartutako erabakia berriro pentsa dezaten eskatu die Aralarrek alkateari eta aipatutako alderdi bioi, eta ez dezatela taldeen parte hartzea murriztu, parte hartzea bere osotasunean arautzeko balioko duen barneko arautegia egon arte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!