Abestia eta maskota sortu ditu Berbarok Olgetan udalekuetarako

Anboto 2011ko uzt. 3a, 10:23

Berbaro euskara elkarteak antolatuta udalekuak abiatu dituzte 3 eta 10 urte bitarteko umeentzat. Uztailaren 29a bitartean luzatuko dira eta abestia ere osatu dute.

Berbaro euskara elkarteak antolatuta udalekuak abiatu dituzte 3 eta 10 urte bitarteko umeentzat. Uztailaren 29a bitartean luzatuko dira eta abestia ere osatu dute. 

Olgetanen erditzea from berbaro elkartea on Vimeo.

 

"Euskara eta euskal kultura ardatz" hartuta, eratu du kanpamendu propioa Berbarok. Manu Arrasatek Olgetanerako idatzitako testu batetik abiatuta Igor Elortza bertsolariak  jarri dizkio berbak sortutako abestiari. Ondoren, Ugutz Katalan Berbaroko Zuzendaritza Batzordeko kideak musikatu egin du.

 

Neska-mutilekin dantzara eta olgetara irtengo den maskota ere sortu dute. Uda Olgetan udalekuetan jardungo du maskotak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!