Komertzioari bideratutako diru-laguntzei buruz hitzaldia eskainiko dute, gaur, Pinondo Etxean. +Dendak merkatari elkarteak antolatutakoa da eta 15:00etan hasiko da.
Enpresa komertzialak modernizatzeko laguntzak, autonomoentzako finantza-laguntzak, enpresa-transmisio egitasmoa eta langileen kontratazioa hartuko dituzte hizpide, besteren artean. Errotuluak eta webguneak euskaraz jartzeaz ere jardungo dute, azaldu dutenez.