Durangoko egoitzan hilda aurkitu dute Jose Luis Zubillaga EB-Berdeen Bizkaiko koordinatzailea

Anboto 2011ko eka. 23a, 09:11

Atzo aurkitu zuten EB-Berdeek Durangon daukan egoitzan hilda EB-Berdeen koordinatzailea eta azken bi legealditan Iurretan zinegotzia izan den Jose Luis Zubillaga

Atzo aurkitu zuten EB-Berdeek Durangon daukan egoitzan hilda 2009tik EB-Berdeen koordinatzailea eta azken bi legealditan Iurretan zinegotzia izan den Jose Luis Zubillaga. 

 

Bizkaiko EB-Berdeen zuzendaritzako kidea ere bazen, bertoko Batzorde Politikoko kidea eze ze. EAEko CCOO sindikatuko kidea urteetan; Metaleko Federazioko Batzordeko kidea zen sindikatu horretan. Zubillagak 52 urte zituen, ezkondua zen eta metalurgian egiten zuen lana.

 

Urte askoan mantendutako "konpromiso politiko eta sindikala" gogoratu dute EB-Berdean eta CCOO sindikatuan lankide izandakoek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!