Tabirako jaiak ospatuko dituzte asteburu honetan

Anboto 2011ko eka. 24a, 08:23

Gaur, txupinazoagaz, hasiko dituzte Sanpedroak

Gaur, txupinazoagaz, hasiko dituzte Sanpedroak.

Gaur arratsaldeko 19:00etan botako dute Tabiran San Pedro jaien txupinazoa, eta iluntzean tortila jana edukiko dute Rex erromeriagaz. 22:00etan, berriz, The Dos taldeak kontzertua eskainiko du. Ekitaldiz betetako asteburuaren lehenengo eguna izango da.

Bihar goizean goiz hasiko da mugimendua Tabiran: umeentzako jokoak, marmitako prestaketa, musa, partxis eta igel txapelketa, kontzertuak... gauera bitarteko giroa edukiko dute.
Domekan 12:00etan artzai txakur erakusketa egongo da, eta arratsaldean Trial Bike eta sabeldantza emanaldiak egingo dituzte. Eguaztenean amaituko dira Tabirako jaiak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!