300 lagunetik gora batu dira arrozaren eta kulturen inguruan

Anboto 2011ko eka. 20a, 10:22

Eguraldia lagun, Ezkurdi Plazan jende ugari batu zen zapatuan Munduko Arrozak jaian. Hogei talde inguruk arroza prestatu zuten eta hainbat kolore eta zaporedun arrozak egon ziren dastatzeko.

Eguraldia lagun, Ezkurdi Plazan jende ugari batu zen zapatuan Munduko Arrozak jaian. Hogei talde inguruk arroza prestatu zuten eta hainbat kolore eta zaporedun arrozak egon ziren dastatzeko.

Durangoko hainbat elkarteko lagunek eta norbanakoek prestatutako arrozaren inguruan 300 lagunetik gora gerturatu zen zapatuan Ezkurdira. Tartean, adibidez, Senegalen edo Ghanan prestatzen duten arrozak zelako zaporea duen dastatzeko aukera egon zen. Zubiguneak Durangoko elkarteen tailerrak antolatuta, hirugarren aldiz egin da jai hori Durangon.

Bazkaria eta gero, musika ekitaldiak, ipuin-kontalariak, txarangak eta txokolatada izan zuten Ezkurdi Plazan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!