Obren lizitazioa zabaldu berri du Visesa elkarte publikoak eta lanak 2011ko hirugarren hiruhilekoan hastea aurreikusten dute.
Salmenta erregimeneko babeseko etxebizitzak eraikiko dituzte laster San Roke auzunean. Guztira 144 etxebizitza izango dira, bi bloke simetrikotan banatuta, eta eraikuntza lanak uda ondoren hastea aurreikusi dute.
Visesa Eusko Jaurlaritzako sozietate publikoak etxebizitza horien obren lizitazioa hasi berri du.
144 etxebizitzetatik 42k logela bi izango dituzte, eta beste 102ek hiru logela. Etxebizitzek trastelekua eta garajea izango dituzte, eta horiez gain, salmenta librerako 80 garaje eta 20 trasteleku ere eraikiko dituzte San Roken.