UGT-Euskadiko idazkari nagusi Damaso Casado Durangon izan da, gaur goizean, delegatuen batzarrean parte hartzeko.
Batzarrean negoziazio kolektiboaren gaineko dekretu-legea eztabaidatu dute, eta patroiekin negoziazioak apurtu izanaren zergatiak azaldu ditu. UGT sindikatuak Montevideo kalean duen egoitzan izan da delegatuen batzarra.