Ekainaren 21ean, udaletxean eskainiko dute ‘Alimentación y recursos naturales’ berbaldia.
Bilboko Kontsumo gelako Unai Achurrak eskainiko du ekainaren 21eko berbaldia. Alimentación y recursos naturales izenburua dauka hitzaldiak, eta udaletxean da hitzordu, 18:00etan hasita.
Hain oinarrizko eta eguneroko baina sarritan gutxi zaindutako gure kulturaren parte diren elikadurari eta baliabide naturalei buruz jardungo du emaileak datorren martitzeneko berbaldian.
Elikaduraren eta janariagaz lotura daukaten beste hainbat gairen inguruan jardungo dute, martitzenean, udaletxean batzen direnek. Elikaduraren historiaz eta gaur egungo egoeraz arituko dira, esaterako; baita banaketa kate handiek eragindako gizarte arazoez ere, 2008ko elikaduraren mundu mailako krisiaz, nutrizioaz eta janarien etiketatuari buruz, besteak beste.
Egungo kontsumo ereduak erangindako “ingurugiro eta gizarte arazoak murrizteko” zer irtenbide mahaigaineratu daitezkeen ere aurkeztuko dute ekainaren 21eko berbaldian.