Durangoko Muruetatorren jaiak ospatuko dituzte

Anboto 2011ko eka. 17a, 08:46

Zapatuan, 11:00etan, jaurtiko dute txupinazoa. Goizez zein arratsaldez, umeentzako jolasak eta ludoteka egongo dira. 20:00etan trikipoteoa egingo dute eta 22:30ean Rex taldeak joko du

Zapatuan, 11:00etan, jaurtiko dute txupinazoa. Goizez zein arratsaldez, umeentzako jolasak eta ludoteka egongo dira. 20:00etan trikipoteoa egingo dute  eta 22:30ean Rex taldeak joko du.

Domekan, 10:00etan,  bidegorrian zehar bizikleta irteera egingo dute. 13:00etan Txoritxu Alai  taldeak dantzak eskainiko ditu. 18:00etatik aurrera, diskofesta eta txokolate-jana prestatu dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!