Intxaurreren 25.urteurrena ospatzeko egun osoko jaia

Anboto 2011ko eka. 14a, 09:01

Txikitik handira, Intxaurretik herrira leloa aukeratu dute Intxaurre elkarteko kideek elkartearen 25. urteurrena ospatzeko. Azken hileotan hainbat kultura ekitaldi antolatu dituzte, eta hilaren 18an jai nagusia egingo dute, eguerdian hasita.

Datorren zapatuko bazkariko txartelak salgai daude dagoeneko, Intxaurren bertan. Martitzenera arte egongo da aukera aurretiaz erosteko. Egunean bertan ere sarrera batzuk salgai egongo dira. Begetarianoentzako menua gura izanez gero arinago abisatu behar da.

Zapatuko jaia 12:00ak aldera hasiko da gaztelu puzgarriekin. Herri-kirolak egingo dituzte gero bazkal aurretik. Gerturatzen direnei jokoetan parte hartzeko deia egin diete. 14:00etan urteurreneko ekitaldia egingo dute, eta ondoren herri-bazkaria.

Arratsaldean Arantxa eta Pantxok eta Debako elektrotxarangak emanaldiak eskainiko dituzte. 21:00etan kontzertuak hasiko dira: Tribute to RIP eta Delirium Tren Ez. Ondoren, erromeria ere egongo da, Luhartzegaz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!