Barikuan zabalduko dituzte Tabirako igerilekuak

Anboto 2011ko eka. 14a, 09:00

Aldagelak hustu eta guztiz berritu dituzte eta taberna lekuz aldatu dute. Irailaren 4ra arte egongo dira igerilekuak zabalik.

Aldagelak hustu eta guztiz berritu dituzte eta taberna lekuz aldatu dute. Irailaren 4ra arte egongo dira igerilekuak zabalik.

Asteburu honetan bertan, eguraldiak laguntzen badu, Tabirako pistinak jendez beteko dira. Instalazioetan hainbat berrikuntza topatuko ditu bertara gerturatzen denak. Pasa den urtean, igerilekuak zarratu eta gutxira hasi zituzten  lanak igerilekuak irisgarritasun-araudira egokitzeko, eta aldagelek, esaterako, distribuzio berria dute orain.

Taberna lekuz aldatu dute, eta lehen egon zn lekuan biblio-igerilekua ipini dute. Udal arduradunek jakinarazo dutenez, eguzkitako eta mahai gehiago erosi dituzte, gainera. Igerilekuko lanak otsailaren erdi aldean amaitu zituzten eta guztira 358.037,33 euro kostatu dute.

Irailaren 4ra arte

Aurten ohikoa baino denbora gutxiago egongo dira Tabirako kanpoko igerilekuak; irailaren 4ean zarratuko dituzte. Murrizketa hori "krisi sasoietan aurreztu beharra" dagoelako egin dutela adierazi dute udal arduradunek. Irailaren 4an kanpoko pistinak zarratuko badituzte ere, abonatuak estalita dauden igerilekuetara joan ahalko dira ekainaren 15etik irailaren 15era arte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!