Euskotreneko tren berriak Durangon, probak egiten

Anboto 2011ko eka. 14a, 11:15

Tren berriak martxan jartzen dabil ETS, eta azkeneko probak Durangon egiten dituzte.

Tren berriak martxan jartzen dabil ETS, eta azkeneko probak Durangon egiten dituzte.

EuskoTrenek Durangon duen Trenbideko Material Mugikorraren Mantentze lanetarako Tailer Nagusian, probak egiten dihardute martxoaren hasieratik. Hilaren 21ean eman zioten hasiera 900 Serie berriaren lehen tren unitatearen trenbideko proba faseari.

Unitate horrek eta CAF enpresak jada entregatu dituen beste biak jasotzen ari diren probak honako hauek dira: balaztak eta trakzioa, segurtasun sistemak, komunikazioak eta enbarkaturiko gainerako ekipoak.

Martxan, ekainean zehar

Proben plana gainditu ondoren, eta merkataritza simulazioa amaitu eta gero, unitate berrietako hiru berehala sartuko dituzte merkataritza zerbitzuan.

[img]http://www.anboto.org/images/9600/9610/1.jpg[/img]

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!