Aurrekontu parte-hartzaileen metodologia diseinatzeko deia, gaur 18:00etan

Anboto 2011ko eka. 9a, 09:40

EHUko irakasleen tailerra eskainiko dute liburutegian, eta orain arte parte hartzearen gaineko hausnarketetan parte hartu duten durangar guztiak daude gonbidatuta.

EHUko irakasleen tailerra eskainiko dute liburutegian, eta orain arte parte hartzearen gaineko hausnarketetan parte hartu duten durangar guztiak daude gonbidatuta.

Tailerrean egingo duten beharrak Durangoko politikariei emango zaien azken txostena osatzeko balioko du. Izan ere, Parte Hartuz izeneko masterreko kideak beharrean ibili dira azken hileotan Durangon, herriko elkarte eta norbanakoek aurrekontu parte hartzaileei buruz dauzkaten iritziak batzen. Helburua aurrekontu parte-hartzaileak sortzeko metodologiaren diseinua egitea da, eta gaurko tailerrean metodologia bera landuko dute.

Liburutegian hasiko da tailerra 18:00etan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!