Durangoren sorrera, 1554ko sutea, 1937ko bonbardaketa, Mikeldiko idoloa, Zezenak Dira, Pablo Pedro Astarloa... Durangoren historian hainbat data, gertakari eta pertsona esanguratsu egon dira. Horien gaineko informazio laburragaz azkukre zorroak diseinatu ditu Cafes Baquék, Turismo Bulegoagaz elkarlanean. Laster zabalduko dituzte herriko tabernetan.
Kanpainaren helburua Durangoko historiari buruz “jakingura eta interesa sustatzea” dela nabarmendu dute ekimenaren arduradunek.
Azukre zorroekin batera, lehiaketa bat ere abiatu dute. Kanpainak www.baquedurango.com izeneko bloga dauka, historiako datu gehiagogaz. Informazio horri buruz bost galdera luzatzen dituzte eta ondo erantzuten dituztenen artean iPad2 bat zozketatuko dute urriaren 7an.