Sakabanaketa eta bere ondorioak ikusgai

Anboto 2011ko eka. 4a, 08:47

\'Km-0: Sakabanaketaren mila aurpegiak\' ekimena aurkeztuko dute Plateruenean domekan

‘Km-0: Sakabanaketaren mila aurpegiak’ ekimena aurkeztuko dute Plateruenean domekan.

Senide eta lagunak bisitatzeko hainbat euskal herritarrek kartzeletara egiten dituzten joan-etorrien berri emango du Km-0: Sakabanaketaren mila aurpegiak proiektuak. Hainbat adierazpen artistikotatik abiatuta, sakabanaketaren eta bere ondorioen gaineko lanak aurkeztuko dituzte domeka honetan Plateruena kafe antzokian; 19:00etan hasiko da ekitaldia.

Domekako aurkezpenean bideogintza, argazkilaritza, web orrialdeak, kale erakusketak, dantza, performacea eta senideen testigantzak izango dira ikusgai eta entzungai.

Antolatzaileen berbetan, “komunikazio eta gizarte proiektua da Km-0: proiektua, eta handitzen duen edozein arte adierazpeni irekita dago”. Nabarmendu dute helburu nagusia “desagertzea” eta “hurrengo belaunaldientzat dokumentu bat izatea” dela: “Euskal gizartearentzat eta nazioarteko gizartearentzat ezezaguna den egia ilun bat argitzeko sortu zen egitasmoa”. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!