Eskualdeko 200 dantzari batuko dira, zapatuan, Dantzaroan

Anboto 2011ko eka. 3a, 08:12

Eskualdeko 200 dantzari batuko dira, zapatuan, Dantzaroan

Eskualdeko 200 dantzari batuko dira, zapatuan, Dantzaroan.

Zapatuan, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Durangaldeko hamar dantza taldek euren erakustaldiak egingo dituzte Dantzaroa ekimenean. Hirugarren urtez antolatzen du Dantzaroa Gerediaga elkarteak, eta aurten 200 dantzari eta musikari batuko direla aurreratu dute Gerediagako kideek.

Udaletxe aurrean batu eta Goienkaletik Ezkurdira kalejiran joango dira dantzariak. Han hasiko dute dantza erakustaldia. Izurtza, Mañaria, Traña-Matiena, Zelaieta, Garai, Iurreta, Berriz eta Durangoko taldeek parte hartuko dute. Antolatzaileen berbetan, ekimenaren helburua “batzuentzat oraindik ezezagunak diren dantzak” ezagutaraztea da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!