140 lagun batu zituen euskara sustatzeko spinning maratoiak

Anboto 2011ko mai. 31a, 10:26

Durangaldekoak ez eze, Bizkai osoko, Gipuzkoako eta Arabako ehundik gora lagun batu zituen, zapatuan, Durangaldeko I. Spinning Maratoi Txapelketak. Abadiñoko Mikel Zarrabeitia txirrindulari ohiak eta beste bost monitore gidatu zuten hiru orduko jardunaldia

Durangaldekoak ez eze, Bizkai osoko, Gipuzkoako eta Arabako ehundik gora lagun batu zituen, zapatuan, Durangaldeko I. Spinning Maratoi Txapelketak. Abadiñoko Mikel Zarrabeitia txirrindulari ohiak eta beste bost monitore gidatu zuten hiru orduko jardunaldia.

Guztira 140 lagun elkartu ziren Ezkurdin, kirolean ere euskararen erabilera sustatu guran. 22 babesle izan zituen ekitaldirako dena prest izan zedin 43 bolondresek jardun zuten lanean eta antolatzaileek izan zuen eran tzuna nabarmendu dute. "Arrakasta osoa" izan zela adierazi dute.

Erritmoa jarraitu ezinda zebiltzanen artean txartel hori eta gorriak ere banatu zituzten epaileek, eta azkenerako 44 pertsona geratu ziren. Eguraldia ere lagun izan zuten parte hartzaileek.

[img]http://www.anboto.org/images/9500/9548/1.jpg[/img]

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!