San Faustoko aparkalekua zabaldu dute

Anboto 2011ko mai. 28a, 08:52

Zabalik dago dagoeneko 53.310 euroko inbertsioa eskatu duen behin behineko aparkalekua San Fausto auzoan; 53 aparkaleku egokitu dira, horietako hiru elbarrientzat

Zabalik dago dagoeneko 53.310 euroko inbertsioa eskatu duen behin behineko aparkalekua San Fausto auzoan; 53 aparkaleku egokitu dira, horietako hiru elbarrientzat.

Jarduneko alkate Aitziber Irigorasen berbetan, "San Fausto auzoak daukan arazo handienetako bati konponbidea ematea" da helburua: "aparkatzeari, alegia. Izan ere, halaxe eskatu dute hainbat bider auzokoek". Gaineratu dutenez, San Faustoko Gizarte-Etxea egiten denean, beste 101 aparkaleku jarriko dituzte,eta "horrekin, auzokoek aparkatzeko dituzten arazoak konponduko dira".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!