Durangoko Bateginez GKEak, ‘Ateak Zabalik’ astean, 340 bisita inguru jaso ditu Pinondoko egoitza berrian.
Jesuitak eta San Antonio-Santa Rita ikastetxeeko DBH eta Batxillergoko ikasleak izan dira bisitarien gehiengoa (230, gutxi gorabehera). Horrez gainera, Durangoko elkarteen etorkizunari buruzko mahai-ingurua antolatu zuten astelehenean, hogei bat taldek parte hartu zutelarik.