Durangaldeko I. Spinning Maratoi Txapelketa antolatu dute domekarako
Kirolean ere euskaraz lelopean Durangaldeko I. Spinning Maratoi Txapelketa antolatu du irabazi asmorik gabeko ITG elkarteak. Domekan jarri dute hitzordua, 10:30ean, Ezkurdi plazan. Hezkuntza esparrutik haratago, euskararen “erabilera soziala areagotzea” dute helburu. “Durango eta Durangaldeko herritarren euskararen ezagutza maila handia den arren, bestelakoa da eguneroko erabilera”, diote.
Dagoeneko ehundik gora lagunek eman dute izena , eta Mikel Zarrabeitia txirrindulari ohiak ere egin du bat ekimenagaz. Lehen mailan jardun zuen txirrindulari abadiñarrak maratoia gidatu ere egingo du tarte batean: “Bizikleta gainean lehen mailako txirrindulariekin leihan ikusi dugunontzat, ohore bat da jakitea lasterketa talde berean dihardugula euskararen erabileraren bidean” dio Sergio Murillok, lasterketako bultzatzaileetariko batek.
Irabazleak nekazal etxe batean asteburuko egonaldia irabaziko du; bigarrenak euskarazko kultur ekitaldiak ikusteko sarrerak. Izena emoteko: www.bizieuskeraz.com