Urriaren 8tik 16ra egingo dituzte aurten Sanfausto jaiak, eta dagoeneko hasi da jaietako kartela aukeratzeko lehiaketa.
Uztailaren 22ra arteko epea egongo da kartelak Herritarren Arreta Zerbitzuan uzteko.
Kartel irabazleak 1.000 euroko saria edukiko du. Aukeraketa egiteko, aurkeztutako lanen artean bost kartel aukeratuko ditu epaimahaiak. Gero, herri-bozketa egiteko aukera egongo da, udaleko webgunearen bidez – www.durango-udala.net–. Bozketa horrek azken erabakian % 40ko pizua izango du. Lehiaketako oinarriak udalaren webgunean bertan daude. A.U.