Ekainaren 4an publikoaren aurrean ondo hitzegiten ikasteko egun osoko ikastaroa antolatu dute. Durango izango da eta 7 orduko iraupena izango du, 09:30etik 14:00etara eta 15:30etik 18:00etara.
Gehienez zortzi laguneko taldea osatuko da eta matrikulak 120 euro balio ditu. Honako kontu korrontean sartu behar da dirua:3035 0014 69 014.0.07026.6.
Enrique PErez Urrestik (Aiuola) emango ditu eskolak, EHUn Informazio Zientzietan lizentziatua, Publizitatean diplomatua eta Marketing teknikaria, besteren artean. Donostiako udako ikastaroetan Oratoria eta Komunikazio ikastaroen zuzendaria 2002tik.
Honako telefonora deituz edo helbide elektronikoaren bidez lortu daiteke informazio gehiago:610 965 673 / info@hablaydisfruta.com. Baita www.hablaydisfruta.com webgunean ere.