Atean zehar eginiko eskuorri banaketaz gainera, Ezker Batuak maiatzaren 22ko hauteskunde kanpainako ekitaldia burutu zuen, atzo arratsaldean, Durangon.
Eskualde mailako ekitaldi nagusia izan zen atzokoa. Julia Madrazok eta Vicente Silvak hitza hartu zuten ekitaldian; Madrazo eta Silva Bizkaiko ahaldun nagusigaia eta Batzar Nagusietarako Durangalde-Arratiako hautagai dira, hurrenez hurren. Andra Mariko elizpean eginiko ekitaldian, A-8ko ordainlekuak izan dituzte hizpide hautagaiek. Horrez gain, langabeziaren aurkako neurriak eta berdintasunaren aldekoak izan dira EBren kanpainaren ardatza.