Parte-hartzeari buruz gogoeta egiteko aukera eguen honetan

Anboto 2011ko mai. 24a, 08:12

Parte Hartuz masterreko kideek norbanakoen iritziaz galdetuko dute Andra Mariko elizpean

Parte Hartuz masterreko kideek norbanakoen iritziaz galdetuko dute Andra Mariko elizpean.

Andra Mariko elizpean sofa eroso bat ipini eta herritarrak parte hartzeari buruz berba egitera gonbidatuko dituzte, eguenean, maiatzaren 26an, Parte Hartuz masterreko kideek. 17:30etik 20:00etara izango da ekimena.

Hauteskundeak izan eta hurrengo astean Lau urtetan behingo botora mugatzen al da zure parte-hartzea? galdera planteatuko diete durangarrei Parte Hartuzeko kideek. EHUn ematen den masterra da Parte Hartuz, eta partaidetza eta garapen komunitarioa lantzen dituzte. Durangon elkarteekin hasi ziren parte hartzeari buruzko diagnostikoa egiten, eta orain norbanakoengana gerturatu gura dute.

Andra Marian, sofaz gainera, inkesta bete eta iritzia emateko buzoia ipiniko dutela azaldu du Joseba Landa Parte Hartuzeko kideak: “helburua gizarte ez antolatuaren iritzia jakitea da”.
Herritarrek emandako iritzien ondorioak kaleratu eta emaitzak elkarteekin alderatu gura dituztela azaldu du Landak. Horretarako, ekainean jardunaldiak antolatzeko asmoa dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!