Geu Be elkarteak inkesta helarazi die politikariei

Anboto 2011ko mai. 24a, 08:15

Urritasunaz eta bere gaineko politikez galdetu die

Urritasunaz eta bere gaineko politikez galdetu die.

“Etxebizitzaz, enpleguaz, ekonomiaz... berba egiten dute hauteskunde kanpainetan, baina, normalean, urritasunari buruz oso gutxi”. Hori dela-eta, Geu Be premia bereziak dituzten familien elkarteak galdetegia helarazi die eskualdeko politikariei. Eurentzako ezgaitasuna zer den eta Durangaldean alor horretan zer hobetu daitekeen galdetu diete.

Jose Alfaro Geu Beko koordinatzaileak azaldu du erantzunetan “denetarik” egon dela: “Batzuk nahiko orokorrak izan dira, eta beste batzuk zehatzagoak; askogaz batzartu egin gara eta igarri egiten da ezagutzen gaituztela”.
Alfarok nabarmendu duenez, “gai baten gainean berba egiten ez bada, ez da existitzen”. Zortzi urte dira Geu Be sortu zenetik, eta jendeak geroago eta jarrera hobea duela pentsatzen du: “elkarteko gazteak lehenago etxean geratzen ziren, baina orain kalean mugitzen dira gehiago, eta jendeak ikusten du beste gazteen moduan bizi daitezkeela”. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!