Eskualdeko ikuspegia landu gura du Aralarrek

Anboto 2011ko mai. 18a, 13:38

Aralarrentzat zenbait zerbitzu kudeatzeko \'bulego admnistratibo hutsetik\' eskualdearen \'garapen integralerako tresna erabilgarri\' bihurtu behar da mankomunitatea; ingurumena errespetatuz hori

Aralarrentzat zenbait zerbitzu kudeatzeko "bulego admnistratibo hutsetik" eskualdearen "garapen integralerako tresna erabilgarri" bihurtu behar da mankomunitatea; ingurumena errespetatuz hori.

Proportzionaltasunari eutsiz, zinegotzi ez direnei parte hartzea zabaltzeko estatutuak aldatzea proposatu dute. Baita mugikortasun politika orokorra, hondakin organikoak kudeatzeko konpost planta, lurralde antolaketarako planteamendu bateratua eta gizarte teknikaria ere. Leiakortasun poloa, kronikoentzat ospitala, eta, kultur eta kirol azpiegituretarako txartel komuna bultzatuko dituzte, hirigunetik at, geltoki intermodala ez eze.

Elorrioko alkategai Andoni Basabek eta Durangoko alkategai Dani Maeztuk eman dute prentsaurrea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!