Kulturaren aldeko apostu 'garbia' egin du Bilduk

Anboto 2011ko mai. 17a, 12:28

Kultur plangintza \'integral\' bat martxan jartzeko \'beharrezko azpiegiturak\' behar direla nabarmendu du Bilduk Murueta Torre baserriaren aurrean egindako ekitaldian. \'Sakoneko aldaketa\' bultzatu gura dute

Kultur plangintza \'integral\' bat martxan jartzeko "beharrezko azpiegiturak" behar direla nabarmendu du Bilduk Murueta Torre baserriaren aurrean egindako ekitaldian. "Sakoneko aldaketa" bultzatu gura dute Bilduren ustean, kultura lantzeko azpiegiturak eduki arren "udalak ez die nahikoa etekin ateratzen". Ez dira "oinarrizko baliabide" kultura eta kulturgintza udalaren ikuspuntutik diotenez: "kultur eskaintza bat garatzen da baina garatu egin behar delako, ez udaleko gobernu taldeak Durangorako erreferentzialtasun arloa izan behar dela uste duelako". Bilduk uste du kultura eta kulturgintza "oinarrizko apustuak" izan behar direla uste du; "kultura sortzerako orduan ere bai, Durango erreferente izan behar da, herritarren parte-hartzea ezinbestekoa izanik". Horretarako kultur kontseilua sortu behar dela uste du Bilduk. "Kontseilu herritarra izango denez, kultur teknikariak bertan egongo dira baina baita kultur eragileak eta herritarrak ere: erabaki ahalmenarekin. Kultur kontseiluak Durangorako kultur plangintza integrala sortuko du, azpiegitura eta baliabide guztiak kontuan izanda, urte osorako sortu ere". Kultur etxea sortzea ere proposatu dute, Santa Susana komentua jotzen dutelarik tokirik egokiena. Horrek kultur kontseiluagaz lotura zuzena izango luke Bilduren ustean. Kultur sortzaileen ingurukoa da Bilduren hirugarren paustua: "Urtean hiru egunean da Durango Euskal Herri mailako erreferentea, gero bere horretan jarraitzen du Durangoko eskaintzak. Horri buelta eman nahi diogu, gure herria urte osorako erreferente izan behar da". Bilduk Kultur Sortzaileen Gunea Murueta Torre baserrian batzea proposatu du: "Euskal sortzaile orok erreferentzia gune bezala izango lukeen tokia, eta artxiboak eta bestelako materiala izango lituzke eskuragarri".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!