Nagusien egoitzan eta Landako eskolan egitasmoen berri eman du PSE-EEk

Anboto 2011ko mai. 17a, 12:52

Uribarri egoitza egon zen lekuan nagusientzako zerbitzuak bateratu gura ditu PSE-EEk, eta Murueta Torre eraikinean haurtzaindegia ipintzeko asmoa agertu du.

Uribarri egoitzan nagusientzako zerbitzuak bateratu gura ditu PSE-EEk, eta Murueta Torre eraikinean haurtzaindegia ipintzeko asmoa agertu du. Nagusien egoitzan eta Landako eskolan larrosak eta hauteskundeetako programak banatzen jardun du Pilar Rios Durangoko PSE-EEko zerrenda buruak. Nagusien egoitzan Riosek Uribarri egoitza egon zen eraikinean, "nagusientzako pisu tutelatuak, jantokia, xahutegia eta aisialdirako gunea" jartzeko egitasmoari buruz berba egin du. Horrez gain, "laguntza psikosozialerako laguntza programak eta zaintzaileen formazio egitasmoak" sustatzeko asmoa du PSE-EEk.

Haurreskola berria Murueta Torren

Landako Eskola alboko Murueta Torre eraikinaren ondoan ere egon da Pilar Rios PSE-EEren egitasmoen berri ematen. Dorrean "haurreskola praktiko eta jasangarria" egitea proposatuko duela adierazi du Riosek, "herritarren beharrizanetako bat delako".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!