Iurretan, N-634 errepidean egiten diharduen biribilguneko lanen eraginez itxi egingo dute gauetan Durangoko Francisco Ibarra kaleko errepide horretarako irteera. Durangoko udal arduradunek jakin eragin dutenez, egueneko gauera bitartean egongo da itxita kale hori; 22:00etatik 06:00etara, hain zuzen. Desbideraketaren abisua emateko seinaleak jarrita egongo dira, azaldu dutenez. Foru Aldundia dihardu biribilguneko lanokin.