+Dendak merkatari eta ostarlarien elkartetik inolako galdetegirik ez duela jaso argitu gura izan du Durangoko PPk. Horren haritik, "harrituta" hartu dute kolaborazio falta egotzi izana.
Popularrek ohar baten bitartez azaldu dutenez, "akats" bat egon da, ez dute-eta galdeterik helarazi "ez posta bitartez, ez posta elektroniko ezta telefonoz ere" . Ganeratu dute, "beti legez merkatarien eta durangar guztien esanetera" daude.
Popularren berbetan, "beti agertu dugu gure aurretiko jarrera hiriko merkatari elkarteei laguntzeko. Pentsatu gura dugu akats bat egon dela eta nabarmendu gura dugu beti egon garela, gaudela eta egongo garela elkartearen esanetara, behar dutenerako laguntza eskainiz; bestelako elkarte eta durangar ororen esanetara ere bai".