Erralde, Leartiker eta Isuntza arraun taldeak esperientzia pilotoa abiatu dute

Anboto 2011ko mai. 17a, 08:31

Erraldetxoen proteina-edukia eta burdina kopurua analizatu ondoren, pauso berri bat emango dute Erralde, Leartiker eta Isuntza arraun taldeak elkarlanean:analitiken konparazio-azterlan bat egingo da Isuntzako (Lekeitiarra) arraun taldeko arraunlarien artean

Erraldetxoen proteina-edukia eta burdina kopurua analizatu ondoren, pauso berri bat emango dute Erralde, Leartiker eta Isuntza arraun taldeak elkarlanean:analitiken konparazio-azterlan bat egingo da Isuntzako (Lekeitiarra) arraun taldeko arraunlarien artean. Jakin eragin dutenez, arraunlari batzuk goi mailako kirolarien ohiko dieta eta proteina-ekarpenak jarraituko dituzte eta besteek erraldetxoak janez izango dute bere dietan proteina eta burdina ekarpen modu bakarra. Erraldetxoak Erralde hiltegian hildako \"behi-aziendarik eta idirik onenekin\" egiten dira: \"Bakar-bakarrik gama altuko behi-aziendaren haragiz osatuta daude. Bizkaiko haragia da oso osorik eta ohiko erara hildakoa\", argitu dutenez. \"Gainera, behi-azienda hau ekoizpen sistema estentsiboan hazitakoa daeta pentsu eta bazka naturalez elikatua; horixe baita Erralderen apustua\". 2008an abiatu zen proiektu hori, hausnarketa baten ondoren. \"Hau da, hanburgesa izenez ezagutzen den haragi txikituak, eta haragiaren multinazionalen markapean komertzializatzen denak, haragi txikituaren merkatua eta mezua bereganatua zeuzkan\". Horrela bada, Erralde urte horretan hasten da erraldetxoak egiten. Erraldetxoen proteina eta burdina kantitatea eta kalitatea hanburgesa deiturikoek zeukatenarekin alderatzea izan zuten helburu. \"Lehen ikerketa eta analitikek egiaztatzen dute elkarren antzik ez daukaten bi produktu direla\", diotenez. Erraldetxoek \"proteina kantitate eta kalitate handia daukate; horrez gain, dezenteko burdina kantitatea ere badute. Beraz, proteina-ekarpen egokia dutela ikusten da, esaterako, haurrek hazteko behar duten proteina-premietarako\".
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!