Premia bereziak dituztenentzako eguneko zentrua egin gura du Durangoko EAJk

Anboto 2011ko mai. 16a, 09:31

Aitziber Irigorasek azaldu du herriko talde batetik hainbatetan helarazi dietela horren premiaren berri, \"Zornotzako zentroa gainezka dagoelako\".

Aitziber Irigorasek azaldu du herriko talde batetik hainbatetan helarazi dietela horren premiaren berri, \"Zornotzako zentroa gainezka dagoelako\". Foru Aldundiaren eskumena izanda, Durangoko EAJ \"premia bereziak dituztenentzako eguneko zentroa Durangon egiteko bere esku dagoen guztia egitera\" konprometituko dela azaldu du Aitziber Irigorasek. Azpiegituren gaineko proposamenak azaldu ditu Irigorasek, prentsaurrekoan. Trena lurperatzerakoan \"Zaha Haiden eraikina daukan proiektuaren aldeko apostua\" egiten du EAJk, alkatearen esanetan. Trenbidea dagoen lekuan zumardi edo etorbide bat jartzeko asmoa ere badu, \"trafiko murriztuagaz\". Andra Mariko zorua berrriztatzea eta Madalenako ermitaren teilatua konpontzea ere jeltzaleen asmoetan daude.

Etxebizitzak

Etxebizitza arloari dagokionez, babeseko etxebizitzak garatzeko bidean \"oztopoak eta arazoak\" izan dituztela adierazi du Irigorasek: \"Eusko Jaurlaritzagaz hitzarmenak genituen 200 etxebizitza martxan jartzeko\". Laster San Roken 144 etxebizitza zozketatuko dituztela aurreratu du alkateak, baina atzerapenak eta \"traba burokratikoak\" tartean direnez, \"prozesua azkartzeko bideak bilatuko ditugu\".
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!