Ate irekien jardunaldiak ditu asteon Bateginez gobernuz kanpoko erakundeak. Gaur, Durangoko elkarteen etorkizuna hartuko dute berbagai, 19:30ean hasiko den mahai-inguruan. Barikuan, Guatemalan emakume izateaz arituko dira
Ate irekien jardunaldiak ditu asteon Bateginez gobernuz kanpoko erakundeak. Gaur, Durangoko elkarteen etorkizuna hartuko dute berbagai, 19:30ean hasiko den mahai-inguruan. Barikuan, Guatemalan emakume izateaz arituko dira.
Bateginez, JAED, Geu Be, Zeozer eta EDE Fundazioa jarriko dira mahaiaren bueltan, gaur, Durangoko elkarteen etorkizunaz jarduteko. Pinondo Etxean izango da 19:30ean hasiko den ekitaldia, antolatzaileek azaldu dutenez.
Barikurako berriz, maiatzaren 20, solasaldia antolatu dute. Ana Mateo, medikua eta antropologoa, gonbidatu dute hizlari moduan eta Guatemalan emakume izatea hartuko du hizpide. Hori ere Pinondo Etxean izango da, 19:30ean.
Bateginez gobernuz kanpoko erakundeak erakusketa ere prestatu du egunotarako. Bateginez, 18 años de trabajo izenburupean antolatutako erakusketa Pinondo Etxean zabaldu dute 3.3. gelan. Jakin eragin dute, aste osoan , ate irekien jardunaldia izango dela 10:00etatik 13:00era eta 16:00etatik 19:00etara.