Apirileko Feria zabalduko dute, gaur, Durangon. Andaluziako Zentroak antolatu du Udalagaz batera eta domekara bitartean hainbat ekitaldi batuko ditu LAndako erakustazokak
Apirileko Feria zabalduko dute, gaur, Durangon. Andaluziako Zentroak antolatu du Udalagaz batera eta domekara bitartean hainbat ekitaldi batuko ditu LAndako erakustazokak.
Argiak piztea 12:00etan izango da, feria irekiz, eta, egunak aurrera egin ahala Andaluziako Zentroko abesbatzaren saioa eta gonbidatutako hainbat dantza talderen ikuskizunak entzun eta ikusteko aukera egongo da. Onda Futura taldeak alaitutako erromeriak eta Azahar flamenko taldearen emanaldiak agurtuko du eguna. Arratsaldean, umeentzako jolasak ere egongo dira.
Domekan, berriz, 11:00etan zabalduko ditu ateak feriak, eta 20:00ak bitartean makina bat ekitaldi izango dira. Flamenko jantziekin joanez gero bazkari bat lortzeko aukera ere egingo da egingo den zozketan.